
55. zk., 2023ko martxoaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1380
AGINDUA, 2023ko martxoaren 14koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunta ebatzi izanaren ondorioz.
Jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroak betetzeko hasitako espedientea aztertu da, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu baitzen (2023ko otsailaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Horrenbestez, bat etorriz Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Germán Gómez Gacto jauna izendatzea Tolosako 1 zenbakiko Erregistroa betetzeko (Jesús Sanz Fernándezen lekualdaketa dela-eta, 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren arabera).
Bigarrena.– Amorebieta-Etxanoko Erregistroa betetzeko, Maria Cristina Zataraín Martínez (arrazoia: Nuria Lander Fernándezen lekualdatzea, 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren arabera).
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS