
54. zk., 2023ko martxoaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1373
IRAGARKIA, 128/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 128/2023.
Sekzioa: 3.a.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2023-03-02.
Errekurtsogilea: Esan Sindikatua.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: EAEko Administrazio Orokorra – Eusko Jaurlaritza.
Aurkaratutako jarduera: 156/2022 Dekretua, 2022-12-20koa, Segurtasun Sailarena (2023-01-05eko EHAA), Ertzaintzako fakultatibo eta teknikarien eskala arautzeari buruzkoa.
Bilbao, 2023ko martxoaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.