
54. zk., 2023ko martxoaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 3 orri.)
- EPUB (141 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1360
AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen dituena.
Kontuan hartuta Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuaren 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoa; eta ikusita Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak 2022ko ekainaren 13ko bileran onartu zituen dokumentuak ebaluatzeko taulen proposamenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.
Bigarrena.– 0198 kodea duen dokumentuak ebaluatzeko taula aldatzea; 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.) onetsi zen, eta agindu honen II. eranskinean jasotako idazkera izango du aurrerantzean.
Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.