
53. zk., 2023ko martxoaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1354
IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 20163/B erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duen finkak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten diola, eta honela deskribatzen dela:
«Hiribildu honetako Iturrigorri puntuko lur-zatia, laurogeita bi metro koadroko azalera duena. Mugak: iparraldean, jabetza honetako lursaila; hegoaldean, Joaquín Ayestaren jabetza; ekialdean, jabetza honetako lursaila; eta mendebaldean, bidea.
Eta horren zati baten gainean, honako eraikin hau:
Etxe xumea, izenik eta identifikatzen duen zenbakirik gabea, gaur egun hogeita hamalaugarren zenbakia duena. Beheko solairua eta goiko solairua ditu eta berrogeita bi metro karratuko azalera».
Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 813 liburukian, 553 liburuan, 73. folioan, 20163/B zk.ko finka, Asunción Cimas Manuelen izenean.
Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «Iturrigorri-Peñaskal (3. fasea II) BJP» proiektua gauzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.
Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, etendako segidako traktuari berrekiteko eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, argitara ematen da finka horren gainean eskubidea dutela egiaztatzen dutenek alegazioak edo aurka egin ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1) 30 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 1a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.
RSS