
53. zk., 2023ko martxoaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1349
IRAGARKIA, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak emandako 2023ko otsailaren 2ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 20-SE-K-2022-37 espedientearen esparruan bigarren hertsapen-isuna ezarri zen.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.
Eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2023ko martxoaren 6a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.
RSS