Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2023ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1347

IRAGARKIA, 68/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 68/2023.

Sekzioa: 2.a.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2023-02-17.

Errekurtsogilea: Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailea.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: EAEko Administrazio Orokorra – Eusko Jaurlaritza.

Aurkaratutako jarduera: Ebazpena, 2022-12-19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, zeinaren bidez ezesten baita 2022-10-07ko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Agindu horrek, hain zuzen, «Arabako Mahastiak/Viñedos de Araba» jatorri-deitura babestua onartu du eta babes nazional iragankorra eman du.

Bilbao, 2023ko otsailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala