
53. zk., 2023ko martxoaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1345
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko hautapen-batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
2023ko otsailaren 17an argitaratu zen EHAAn 2023ko otsailaren 2ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Kataluniako (Espainiar Estatua) Bartzelonako Unibertsitaterako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako, Uruguaiko Montevideoko La República Unibertsitaterako, Alemaniako Berlineko Freie Unibertsitaterako, Alemaniako Leipzigeko Unibertsitaterako, Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako, eta Finlandiako Helsinkiko Unibertsitaterako irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen duena.
Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen-batzordea eratuko dela.
Hori dela eta,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen-batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo haren ordezkoa.
Kideak:
– Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, edo haren ordezkoa.
– Estibaliz Amorrortu Gómez andrea, edo haren ordezkoa.
– Unai Lauzirika Amias jauna, edo haren ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2023ko martxoaren 16a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS