Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2023ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1341

2014/2022 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Pilar Sánchez Garduño izendatzen den Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.

Ikusita Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen urriaren 13ko 1722/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da María Pilar Sánchez Garduño andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Pilar Sánchez Garduño izendatzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko urtarrilaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala