
53. zk., 2023ko martxoaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1340
AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Isabel Diez Cubillo andrea Ikuskaritzako buruaren lanpostutik kentzea –izendapen askeko lanpostua– Arabako Lan Ikuskaritzan (511211 kodea, 5. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Zerbitzuak emateko azken eguna 2023ko martxoaren 31 izango da.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS