Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2023ko martxoaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1338

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Sociedad Financiera y Minera, S.A.k eskatuta hasitako desjabetze-izapidera batutako ondasun eta eskubideen zerrenda; hartara, «Ampliación Buruntza» 4729 zk.ko ustiapen-emakida ustiatzeko zerrendatutako lurrak desjabetzeko espedienteari ekiteko. Lur horien titulartasuna enpresa horri dagokio.

I.– Sociedad Financiera y Minera SA da C) ataleko baliabideak ustiatzeko emakidaren titularra (atal horrek «Ampliación Buruntza» izena du); eta, hala izanik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari eskatu dio has dezala desjabetze-espedientea, «Ampliación Buruntza» izeneko mea-ustiategiko lan, instalazio eta zerbitzuen eraginpean diren ondasun-eskubideak okupatzeko (ustiategi hori Andoainen dago, Gipuzkoa).

II.– Begira dezagun Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean, 17.2, 18 eta19.2 artikuluetan, eta ikusiko dugu eskubide-betebehar guztiak zerrenda batean jaso behar direla, eta jendaurrean jarri, alegazioak egin edo datu berriak eman ahal izateko, eta hartara akatsak zuzentzeko –akatsik baldin badago– eta interesdunak nor diren ondo zehazteko. Interesdun horiek 15 egun baliodun izango dituzte (15) alegazioak aurkezteko ondasun-okupazio edo -eskuraketaren zilegitasunari buruz edo haien egoera material edo legezkoari buruz, edo egoki iruditzen zaien beste ezeri buruz. Alegazio horiek hemen aurkeztu behar dituzte: Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1 – Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila).

Proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak:

1. poligonoko 1. partzela. Andoain

Katastroko erreferentzia: 341212 A Azpikola, Abalo erreka ondoan

Desjabetu beharreko azalera: 564.849 m

Titularra: % 100 Azpikola, 2004 SL

Izaera: Askotarikoa; hostozabalak, larreak, sasiak, lantzeko lurrak.

Begira dezagun legea garatzeko dekretuan, 17.2 artikuluan (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea garatzeko Dekretua), eta ikusiko dugu ezen okupatu beharreko ondasun-eskubideen zerrenda publiko egin beharra dagoela. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, Gipuzkoako Lurralde Historikokoan, eta lurralde horretan gehien irakurtzen diren egunkarietako batean. Desjabetu beharreko lurra Andoainen dagoenez, zerrendaren kopia bat hango udalera bidali behar da, iragarki-oholean erakuts dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

ERANSKINA
BURUNTZA HANDITZEKO USTIAPEN-EMAKIDAREN USTIAPEN-PROIEKTUA, 4729 ZK, ANDOAIN.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala