Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2023ko martxoaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1334

AGINDUA, 2023ko martxoaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntza-eskaeren ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion kalifikazio batzordearen bokalak izendatzen dituena eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Agindua, euskal kirol-federazioen 2023ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 9. artikuluak, batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko kalifikazio batzorde bat osatuko dela adierazten duela, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kalifikazio batzordearen bokalak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Bokalak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna).

– Jorge Abaitua Amezaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), zeinak batzordeko idazkari modura jardungo baitu.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala