Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2023ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1309

315/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen honetako hutsak: 314/2023 Ebazpena, otsailaren 22koa, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapen eta Prestakuntza Zuzendariordetzako Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatibo-2ko Buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 22ko 314/2023 Ebazpenaren bidez, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko Burua-2 lanpostu hutsa betetzeko aurreikusitako deialdia onartu zen, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiborako, Giza Baliabideetako Zuzendaritzan, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan (Zuzendaritza Nagusia), eta deialdia martxoaren 7ko EHAAn argitaratu zen. Deialdian akats bat antzeman denez, aldatu egin da deialdia, eta atal hau sartu eta/edo aldatu da:

Ondoko akatsa antzeman da:

Hizkuntza-eskakizunari dagokionez, honela zuzendu da:

Honakoa esaten den lekuan:

«3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-datarik gabe)».

Honakoa esan behar du:

«3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data iraungita 2023ko otsailaren 14an)».

Era berean, eskabideak aurkezteko 20 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala