Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2023ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1304

IRAGARKIA, 2023ko martxoaren 6koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 132 kV-ko «ST Mantres-ST Abanto» zirkuitu sinpleko duplex linea elektrikoa, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak–, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE); Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) –otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE); eta Goi-tentsioko Instalazioen Baldintza Teknikoei eta Segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) –maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuak onartutakoak (2014-06-09ko BOE)–. Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa.

Erref.: JCI/YMM.

Esp.: 48-AT-Y-2022-00109

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

– Kokapena: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udal-mugarteak.

– Aurrekontua: 2.320.429,8 euro.

– Helburua: Mantres (400-132 kV) eta Abanto-IDE (132-30 kV) azpiestazioen interkonexioa.

– Instalazioaren ezaugarriak: Daniel Pujol Martinez elektronika-ingeniariak 2022ko irailean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Instalazioa egiteko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan ditzaten bai proiektua bai ingurumen-eraginaren azterketa, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalan edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Ordezkaritza horietan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2023ko martxoaren 6a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala