Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2023ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1297

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 3koa, Merkataritzako zuzendariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduan ezarritako laguntzen 2022ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, EAEko txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren eta etxearen azpisektoreari eusteko laguntza-programaren deialdia egiten da.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpena jakinarazi ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren 9. artikuluko 2. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduan ezarritako laguntzen onuradunen behin betiko zerrenda onartzea, 2022ko ekitaldiari dagokiona. Agindu horren bidez, EAEko txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren eta etxearen azpisektoreari eusteko laguntza-programarako deialdia egiten da, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera. Ebazpen hori esleipendunei jakinarazi zaie.

Bigarrena.– Onuradunen zerrenda argitara daitezela agintzea, laguntza-prozeduran interesa duten erakundeek kontsulta dezaten, https://www.euskadi.eus/servicios/1112902 helbideko «Ebazpena eta errekurtsoak» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.

Merkataritzako zuzendaria,

MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala