Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2023ko martxoaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1283

IRAGARKIA, ibilgailu baten hondakin-tratamenduari buruzko erabakia jakinarazteari buruzkoa.

Behean aipatzen den ibilgailuaren hondakin-tratamendua baimentzeko erabakia interesdunari jakinarazteko ahalegina egin arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 121.1 eta 122.1 artikuluek ezartzen dutenaren arabera, ebazpen horren aurka interesdunak Gora Jotzeko Errekurtsoa jar dezake Trafikoko zuzendariaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 22a.

Arabako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

ELISA BIKANDI MARKAIDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala