
49. zk., 2023ko martxoaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
1276
AGINDUA, 2023ko otsailaren 24koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, 2022ko abenduaren 5eko Aginduan dauden akats materialak zuzentzen dituena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak onartzen dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen badu.
Era horretako hutsak atzeman dira Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduan (2022ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten dira.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Agindua zuzentzea.
2022/5777 (18/1) orrialdean, zioen azalpeneko 7. paragrafoan,
Hau dio:
«Xedapen hori betetzeko, Segurtasun Sailak 2022ko azaroaren 24an deitu, garatu eta amaitu du Giza Baliabideetako zuzendariaren eta Segurtasun Saileko Euskal Herriko Poliziaren Euskal Akademiaren zuzendariaren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako barne lizitazio prozesua (2022ko maiatzaren 18ko EHAA). Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Lan-kontratudun Langileen Hitzarmen Kolektiboko 10. eta 12. artikuluekin bat etorrita, kanpoko azken xedapenaren aurretik egindako barne-lehiaketako prozesuak baldintzatu du gure EPEak helburu dituen lanpostuak zehaztea. Horrela, Agindu honen onespenaren bidez deitutako lanpostuen zehaztapena egiten da, nahitaez, aipatutako prozesuaren "ondorioz".»
Baina hau esan behar du:
«Xedapen hori betetzeko, Segurtasun Sailak 2022ko azaroaren 24an deitu, garatu eta amaitu du Segurtasun Saileko Giza Baliabideetako zuzendariaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako barne-lizitazio prozesua (2022ko maiatzaren 18ko EHAA). Ebazpen horrek xede du Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak behin betiko barne-izaeraz betetzeko lehiaketarako deialdia egitea. Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoko Lan-Kontratuko langileen Hitzarmen Kolektiboko 10. eta 12. artikuluekin bat etorrita, kanpoko azken xedapenaren aurretik egindako barne-lehiaketako prozesuak baldintzatu du gure EPEak helburu dituen lanpostuak zehaztea. Horrela, agindu honen onespenaren bidez deitutako lanpostuen zehaztapena egiten da, nahitaez, aipatutako prozesuaren "ondorioz".»
Gaztelaniazko argitalpenean, 2022/5777 (11/19) orrialdean, eranskineko 10. apartatuan,
Hau dio:
«Quienes estén en posesión de certificados o títulos de conocimiento de euskera que no consten en el citado Registro, se deberán alegar y aportar el documento acreditativo dentro del plazo a que se refiere la base 11.2.»
Baina hau esan behar du:
«Quienes estén en posesión de certificados o títulos de conocimiento de euskera que no consten en el citado Registro, deberán alegar y aportar el documento acreditativo dentro del plazo a que se refiere la base 11.2.»
Erandio, 2023ko otsailaren 24a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
RSS