
49. zk., 2023ko martxoaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1274
AGINDUA, 2023ko martxoaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titular bat eta beste bat izendatzen den.
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko kide-kopurua eta karguak aldatzen dituen martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio erakunde horretako kideak izendatzea, agindu bidez.
Aipatu xedapenean ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Kargutik kentzea.
José Luis España Guzmán Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titularraren kargutik kentzea.
2. artikulua.– Izendatzea.
Sara Jauregui Lloréns Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko bokal titular izendatzea.
Aurreko lerroaldean aipatutako pertsonak Ekonomia eta Ogasun Sailarekiko adskripzioa galtzen badu, automatikoki utziko dio Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko kide izateari.
3. artikulua.– Indarrean jartzea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
RSS