Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2023ko martxoaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1271

ERABAKIA, 2023ko otsailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak hartutakoa, 2023-2024 ikasturtean UPV/EHUko graduko ikasketetara sartu eta ikasketetan onartua izateko prozedura onartzeko dena.

Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzekoak (LOMCE), aldatu egin zituen graduko ikasketa ofizialetan sartu eta horietan onartuak izateko baldintzak batxilergoko titulua edo baliokidea duten ikasleentzat; lanbide heziketako goi mailako teknikariaren titulua, diseinu eta arte plastikoetako goi mailako teknikariaren titulua, edo goi mailako kirol teknikariaren titulua duten ikasleentzat; eta atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleentzat.

2014ko ekainaren 7an argitaratu zen BOEn ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretua, graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan ikasleak onartzeko prozeduren oinarrizko arautegia ezartzen duena.

Uztailaren 29ko 310/2016 Errege Dekretuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko azken ebaluazioko probaren ezaugarriak arautzen ditu.

Abenduaren 9ko 5/2016 Legegintzako Errege Dekretua, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa ezartzeko egutegia zabaltzeko premiazko neurriei buruzkoa.

Urtarrilaren 25eko PCM/63/2023 Aginduak, besteak beste, Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia zehazten ditu.

Gainera, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (3/2020 Legea) 38. artikuluaren idazketa berriarekin bat etorriz, unibertsitateek zehazten dute, hainbat balorazio-irizpideren arabera, unibertsitatera sartzeko titulua lortu duten ikasleak irakaskuntza horietan onartzea.

Horregatik guztiagatik, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen proposamenez, hona Gobernu Kontseiluak hartutako

ERABAKIA:

Onartzea 2023-2024 ikasturtean UPV/EHUko graduko ikasketetara sartu eta onartua izateko prozedura, eranskinean jasota dagoen moduan.

Leioa, 2023ko otsailaren 23a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala