Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2023ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1246

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 367/2022 oinarrizko eskubideen prozeduran interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

367/2022 Oinarrizko eskubideak laburtua, 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako praktiketako sei funtzionariok hasitakoa. Errekurritutako jarduketak honako hauek dira: 2022ko azaroaren 19ko Ebazpena, destinoak esleitzeko lehentasun-ordena argitaratzen duena; 2022ko azaroaren 21eko Ebazpena, praktikaldiaren hasiera ezartzen duena; 2022ko azaroaren 22ko Ebazpena, destino berriak esleitzen dituena; eta 2022ko azaroaren 28ko Ebazpena, azaroaren 22ko ebazpenean egindako hutsak zuzentzen dituena.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko otsailaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala