
47. zk., 2023ko martxoaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1241
AGINDUA, 2023ko otsailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita, aurrekontu-kreditua handituta, 2022ko irailaren 28ko Agindua, Hezkuntza Administrazioaren mendeko irakaskuntza-zentroetan jarduten diren udal titulartasuneko eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko laguntzak deitzen dituena (Udalaguntza-2022).
Lehenengoa.– 2022ko irailaren 28ko Agindua, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitu eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duena (Udalaguntza-2022) (2022ko urriaren 17ko EHAA, 198. zenbakikoa).
Bigarrena.– 2. artikuluak (Kreditu erabilgarria) hau adierazten du: «Agindu honen xede diren dirulaguntzetarako, zazpi milioi euro (7.000.000,00) bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan 2023ko ekitaldirako horretarako ezarrita dagoen aurrekontuko partidatik.»
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaituta, 387 eskabide aurkeztu dira, eta horietatik 316 eskabideek betetzen dituzte laguntza jasotzeko baldintzak. Hala ere, 7.000.000,00 euroko zuzkidura ekonomikoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko.
2019-2023 Hezkuntza Azpiegituren Plana kontuan hartuta, egin beharreko jarduerak sustatzeko eta aurrekontu-kredituaren saldoa erabilgarri dagoenez, egokitzat jotzen da aurrekontu-kreditua 1.088.460,80 euro handitzea, eskabide onargarri guztiei erantzuteko. Horregatik guztiagatik, kreditu erabilgarria 8.088.460,80 eurokoa da.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitu eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren (Udalaguntza-2022) bigarren artikulua aldatzea, eta honela uztea:
2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.
Agindu honetan aipatzen diren laguntzetarako, 8.088.460,80 euro erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS