Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2023ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1239

180/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita Izaskun Garnica Aberasturi andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaina kategorian estatutupeko langile finko izateari aurkeztutako ukoa.

Ikusi da Izaskun Garnica Aberasturi andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaina kategorian estatutupeko langile finko izateari uko egiteko idazkia aurkeztu duela; bada, aurrekari hauek aplikatu behar zaizkio:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Izaskun Garnica Aberasturi andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaina kategorian estatutupeko langile finkoa izan da, 2008ko azaroaren 20an Arabako Lezako Ospitalean lanpostuaz jabetu zenetik:

Bigarrena.– 2022ko abenduaren 16an, Izaskun Garnica Aberasturi andrearen idazki bat Zuzendaritza Nagusian sartu zen; horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile estatutario finko izateari uko egiten zion.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako ukoa ebaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Uko egiteko idazkia garaiz eta behar bezala aurkeztu da, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. eta 22. artikuluen arabera.

Halaber, Izaskun Garnica Aberasturi andrea prozeduran interesdun gisa aitortzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, uko egiteak estatutupeko langile finkoa izateari uztea dakar.

Hala ere, estatutupeko langile izateari uko egiteak ez du galarazten berriro izaera hori lortu ahal izatea ezarritako hautaketa-prozeduren bidez.

Ildo beretik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 63. artikuluan eta horrekin bat datozenetan, uko egitea karrerako funtzionario izaera azkentzeko arrazoi gisa jasota dago.

Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, estatutupeko langile izateari uko egitea borondatezko egintza da, eta uko egitea gauzatu nahi den eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar da.

Era berean, ezartzen da uko egitea epe horretan onartzen dela, baldin eta interesduna ez badago diziplina-espediente baten mende edo haren aurka prozesatze-autoa edo ahozko judizioa irekitzeko autoa eman ez bada, ustez delitu bat egin duelako bere eginkizunetan.

Beraz, langilearen espedientea aztertu ondoren eta Izaskun Garnica Aberasturi andreak aurkeztutako idatzia ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Izaskun Garnica Aberasturi andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaina kategorian estatutupeko langile finkoa izateari uzteko eskaera, 2022ko abenduaren 31ko lanaldia amaitzen denetik aurrera.

Bigarrena.– Deklaratzea Izaskun Garnica Aberasturi andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizaina kategorian duen estatutupeko langile finkoaren izaera galduko duela, 2022ko abenduaren 31ko lanaldia amaitzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Lezako Ospitaleko ESIko Langileen Zuzendaritzari Jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Laugarrena.– Ebazpen hau Izaskun Garnica Aberasturi andreari jakinaraztea, eta adieraztea ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, honako hauen babesean: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikulua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hala ere, beste edozein zuzenbide-oinarri erabil daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala