Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2023ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1238

19/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez izendapen askez izendatzen den Araitz Zuazo Aguirrebengoa andrea Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako (Transplanteen Koordinazio Zerbitzua) Transplanteen Bizkaiko Lurralde koordinatzaile, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritza honen azaroaren 8ko 947/2022 Ebazpenaren bidez (azaroaren 24ko EHAA), deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arretako Zuzendariordetzako (Transplanteen Koordinazio Zerbitzua) Transplanteen Bizkaiko Lurralde Koordinatzaile lanpostua izendapen askez betetzeko.

Batzordeak baloratu egin du lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztutako dokumentazioa eta baldintzak egiaztatu ditu, bai eta dagokion izendapen-proposamena egin ere. Horiek horrela, Araitz Zuazo Aguirrebengoa andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arretako Zuzendariordetzako (Transplanteen Koordinazio Zerbitzua) Transplanteen Bizkaiko Lurralde Koordinatzaile izendatzeko proposamena egitea, izendapen aske bidez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Araitz Zuazo Aguirrebengoa andrea, Transplanteen Bizkaiko Lurralde Koordinatzailea, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan (Transplanteen Koordinazio Zerbitzua), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2023ko urtarrilaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Halakoetan, langileak lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari eta Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzari (Transplanteen Koordinazio Zerbitzua) jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilak 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala