
47. zk., 2023ko martxoaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1237
1125/2022 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Eukene Ansuategi Zengotitabengoa andrea izendatzen baita Liburutegi Birtualeko Zerbitzu Korporatiboko buru, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako Liburutegi Birtualeko Unitatean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren urriaren 10eko 794/2022 Ebazpenaren bidez (urriaren 27ko EHAA), deialdi bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan Liburutegi Birtualeko Zerbitzu Korporatiboko Burua izeneko lanpostua izendapen askez betetzeko.
Balorazio Batzordeak baloratu egin du lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa, baldintzak egiaztatu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Eukene Ansuategi Zengotitabengoa andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Liburutegi Birtualeko Zerbitzu Korporatiboko buru, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako Liburutegi Birtualeko Unitatean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Eukene Ansuategi Zengotitabengoa andrea izendatzea Liburutegi Birtualeko Zerbitzu Korporatiboko buru, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2022ko urtarrilaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Halakoetan, langileak lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari, Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzari eta Donostialdeko ESIri ematea ebazpen honen berri.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS