Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2023ko martxoaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1236

1919/2022 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita María Teresa Zubeldía Damborenea andreak aurkeztutako ukoa, fakultatibo espezialista LMA-ko Familia-Medikua kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa izateari dagokionez.

Ikusita María Teresa Zubeldía Damborenea andreak aurkeztu duen ukoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari dagokionez (Familiako Medikuntzako FEM – LMA kategoria), honako aurrekari hauek aplikatu behar zaizkio:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– María Teresa Zubeldía Damborenea andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa da, Familiako Medikuntzako FEM/LMA kategorian, eta 2008ko ekainaren 6an jabetu zen lanpostuaz Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdean.

Bigarrena.– Azaroaren 29an, Donostiako Ospitaleko Erakunde Sanitario Integratuan jaso zen María Teresa Zubeldía Damborenea andrearen idazkia, Familiako Medikuntzako FEM – LMAT kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari uko egiteko aurkeztu zuena.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako ukoa ebaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Uko egiteko idazkia garaiz eta behar bezala aurkeztu da, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. eta 22. artikuluen arabera.

Halaber, María Teresa Zubeldía Damborenea andrea interesduna da prozeduran, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, uko egiteak estatutupeko langile finkoa izateari uztea dakar.

Hala ere, estatutupeko langile izateari uko egiteak ez du galarazten berriro izaera hori lortu ahal izatea ezarritako hautaketa-prozeduren bidez.

Ildo beretik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 63. artikuluan eta horrekin bat datozenetan, uko egitea karrerako funtzionario izaera azkentzeko arrazoi gisa jasota dago.

Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, estatutupeko langile izateari uko egitea borondatezko egintza da, eta uko egitea gauzatu nahi den eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar da.

Era berean, ezartzen da uko egitea epe horretan onartzen dela, baldin eta interesduna ez badago diziplina-espediente baten mende edo haren aurka prozesatze-autoa edo ahozko judizioa irekitzeko autoa eman ez bada, ustez delitu bat egin duelako bere eginkizunetan.

Beraz, langile-espedientea aztertuta eta María Teresa Zubeldía Damborenea andreak aurkeztutako uko egiteko idazkia ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea María Teresa Zubeldía Damborenea andrearen ukoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari dagokionez, Familiako Medikuntzako FEM – LMAT kategorian, 2022ko abenduaren 28ko lanaldia amaitzean.

Bigarrena.– Deklaratzea María Teresa Zubeldía Damborenea andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izaera galdu duela, Familiako Medikuntzako FEM – LMAT kategorian, 2022ko abenduaren 28ko lanaldiaren amaieratik aurrerako ondorioekin.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Laugarrena.– Ebazpen hau María Teresa Zubeldía Damborenea andreari jakinaraztea, eta adieraztea ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, honako hauen babesean: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikulua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hala ere, beste edozein zuzenbide-oinarri erabil daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala