
47. zk., 2023ko martxoaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1235
1918/2022 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen den Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko digestio-aparatuko FEM kategoriako estatutupeko langile finko izateari uko egiteko aurkeztutako eskaera.
Ikusita Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Digestio Aparatuko FEM kategoriako estatutupeko langile finkoa izateari uko egiteko eskaera aurkeztu duela, hurrengo aurrekari hauek aplikatu behar dira.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoa da, Digestio Aparatuko FEM kategorian, eta bere lanpostuaz jabetu zen Gipuzkoako Bidasoa Ospitalean (Bidasoko ESIa-Digestio Aparatua) 2008ko urriaren 23an.
Bigarrena.– Azaroaren 7an, Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jaunaren idazki bat iritsi zen Donostia Ospitaleko Erakunde Sanitario Integratuara. Idazki horren bidez, hark uko egiten zion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari, Digestio Aparatuko FEM kategorian.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako ukoa ebaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak emandako eskumenen babesean.
Bigarrena.– Uko egiteko idatzia behar den epean eta moduan aurkeztu zen, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. eta 22. artikuluekin bat etorriz.
Halaber, Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiado jauna prozeduran interesdun gisa aitortzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen 55/2003 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, uko egitea estatutupeko langile finkoaren izaera galtzeko arrazoia da.
Hala ere, estatutupeko langile izateari uko egiteak ez du desgaitzen berriro ere, ezarritako hautaketa-prozeduren bidez, estatutupeko langile izateko.
Ildo beretik, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak karrerako funtzionarioaren izaera azkentzeko arrazoitzat jasotzen du uko egitea 63. artikuluan eta horrekin bat datozenetan.
Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua onartzen duen abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, estatutupeko langile izateari uko egitea borondatezko egintza da, eta gauzatu nahi den eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar da.
Era berean, ezartzen da uko egitea epe horretan onartzen dela, baldin eta interesduna ez badago diziplina-espediente baten mende edo haren aurka auzipetzeko autoa edo ahozko judizioa irekitzeko autoa eman bada, ustez delitu bat egin duelako bere eginkizunak betetzean.
Beraz, langilearen espedientea aztertu ondoren eta Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jaunak aurkeztutako idatzia ikusita,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Digestio Aparatuko FEM kategoriako estatutupeko langile finko izateari uzteko eskaera. Estatutupeko langile finko izateari utziko dio 2022ko azaroaren 21ean.
Bigarrena.– Deklaratzea Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateari utzi diola Digestio Aparatuko FEM kategorian, eta horrek 2022ko azaroaren 21eko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.– Jakinaraztea ebazpen hau Juan Ignacio Arenas Ruiz Tapiador jaunari eta adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen arabera, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, beste edozein eskubideren kalterik gabe.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS