
46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 4 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1232
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.
Iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzea ukitzen duen edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, dagokion Udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS