Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2023ko martxoaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1216

235/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Zerbitzu Orokorretako Taldeko Arduradun lanpostu bat (Garbiketa-txandakako txanda) izendapen askez betetzeko deialdia egiten da.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Zerbitzu Orokorretako Taldeko arduradun baten lanpostua (Garbiketa - txandakako txanda) hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Gerentzia-zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Pertsonal finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan izatea D3/E1 lanbide-taldean.

b) D3/E1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea.

c) D3/E1 lanbide-taldean gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea.

d) 2. hizkuntza-eskakizuna, 2023-12-03ko derrigortasun-data.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako betekizunak.

2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.

Donostialdeko ESIko edo antzeko erakunde bateko garbiketa-zerbitzuen funtzionamenduari buruzko ezagutza/esperientzia espezifikoa.

Informatika-ezagutza erabiltzaile-mailan:

– Word.

– Excel.

– Access.

– Power Point.

Pertsona-taldeak kudeatzeko gaitasuna.

Donostialdeko ESIko edo antzeko erakunde bateko garbiketa-zerbitzuekin lotutako prestakuntza.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g., 20014 Donostia) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek eskabidea eta datu pertsonal guztiak bidali beharko dituzte Donostialdeko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara (Begiristain doktorea z.g., 20014 Donostia), dokumentatutako curriculum vitaearekin batera. Dokumentazioak honako forma hau izan beharko du:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVen aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, eskaerak baloratu ondoren, hautagaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.

Hautagaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, dagokion izendapena formalizatzeko proposamena egingo da. Izangaiek betetzen ez badituzte eskatutako baldintzak, epaimahaiak, arrazoitutako txostena egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan jasoko dira aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego) eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Inola ere ezingo dira kontuan hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean edukitzen ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo bete gabe uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2023ko otsailaren 22a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
(2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

M.ª PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala