
45. zk., 2023ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1198
EBAZPENA, 2023ko otsailaren 23koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa (MEC) finantzatzera bideratutako 2022ko deialdiko aurrekontu-kreditua.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren 2022ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren (MEC).
Deialdi horren 17. oinarriak xedatzen duenez, dirulaguntzen eskabideak erregistro elektronikoaren data eta ordua erreferentziatzat hartuta aztertuko dira, deialdirako erabilgarri dagoen kredituaren mugaraino. Oinarri horrek ezartzen du, halaber, 2. oinarrian ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, laguntza berriak ematea eten egingo dela eta ebatzi gabe dauden eskabideak ezetsi egingo direla. Hori dela eta, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Aginduaren 2. oinarrian deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.
Azaldutako guztiagatik, eta merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programako laguntzak emateko baliabide ekonomikoak agortu direnez, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2022ko abenduaren 23an agortu dela Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2022ko ekitaldirako gaitutako ordainketa-kreditua. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko 2022ko ekitaldirako laguntza-programarako arauak ezarri dira eta horren deialdia egin da (MEC).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 23a.
Merkataritzako zuzendaria,
MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.
RSS