Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2023ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1192

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 17koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Eubako trenbide-pasagunea kentzeko zubibidea eraikitzeko 1. proiektu aldaketa (Bilbao-Donostia lineako 25+387 KP)».

2021eko maiatzaren 4an, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpen bidez, Eubako trenbide-pasagunea (25+387 KP, Bilbao-Donostia linea) kentzeko zubibidea eraikitzeko proiektua onartu zen.

2021eko maiatzaren 6an, Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca erakundearen Kontratazio Batzordeak «Bilbao-Donostia lineako Eubako trenbide-pasagunea (25+387 KP) kentzeko bide-zubia eraikitzeko obra» egiteko lizitazioaren espedientea hastea eta gastua onartzea onartu zuen.

2021eko azaroaren 10ean, eskaintza onenaren proposamenaren txosten teknikoa egin zen, eta kontratazioaren xede diren lanak egiteko eskaintzarik onena Viuda de Sainz SA – De Obras y Servicios, COPASA ABEEak aurkeztutakoa izan zen, 4.271.189,65 euroko zenbatekoan (BEZik gabe) eta 15 hilabeteko egikaritze epearekin.

Dagokion Obra-Kontratua 2022ko urtarrilaren 4an sinatu zen.

2022ko otsailaren 4an, obra hasteko akta negatiboa sinatu zen.

«Bilbao-Donostia lineako Eubako trenbide-pasagunea (25+387 KP) kentzeko bidezubia eraikitzeko obra» egiteko kontratua sinatu zenetik 2022ko otsailaren 4an ezarritako Zuinketa Egiaztatzeko Akta sinatu arte hainbat zirkunstantzia gertatu ziren, eta, horien ondorioz, Zuinketa Egiaztatzeko Akta negatiboa izan da, ETSk ez dituelako obren eragina jasango duten administrazioen nahitaezko baimenak. Hona hemen horien ondorioak:

1.– Jatorrizko Eraikuntza-Proiektuaren Bideragarritasun-Txostena Bizkaiko Foru Aldundiak (aurrerantzean, BFA) egin zuen, 2021eko irailaren 15ean (2021/01006/01 zk.), trenbide-pasagune hori kendu behar den BI-4337 errepidearen titular gisa. Txosten horretan, esleitutako Eraikuntza-Proiektua Ez-Bideragarritzat jo zen. Bertan, proiektuan sartu beharreko aldaketak adierazten dira.

2.– Uraren Euskal Agentziak (aurrerantzean, URA) 2021eko urriaren 15ean egindako txostena (CO-2021 (0374) zk.). Txosten horretan, agentzia horrek Esleitutako Eraikuntza Proiektuaren aurkako txostena egin zuen, eta egoera hori iraultzeko ezarri beharreko aldaketak agintzen dira.

Zirkunstantzia horiek guztiek Esleitutako Proiektuaren edukian aldaketak egitera behartzen dute.

Kasu guztietan, proposatzen diren aldaketek indarrean dauden obra-unitateak ahalik eta denbora laburrenean geldiarazteko aukera ematen dute, eta hori bete ezean, Administrazioarentzat beharrezkoa ez den gainkostua eragingo luke, bai eta haren epe orokorrak luzatzea ere.

Soluzio tekniko horiek indarrean dagoen aurrekontuan jasotzen ez diren obra-unitate berriak sartzea dakarte, eta horrek aldatu egiten du aurrekontua.

Proposatzen diren aldaketak interes publikokotzat jotzen dira, obrak behar bezala amaitzeko.

SPKLren (Sektore Publikoko Kontratuen Legea) edukien arabera, aldaketa horiek Proiektu Aldatua idaztea justifikatzen dute.

1.– Aldaketaren Ondoriozko Egikaritze Materialaren Aurrekontuaren gehikuntza 680.177,25 eurokoa da (seiehun eta laurogei mila ehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta hogeita bost zentimo). Kontrata bidezko Egikaritze Aurrekontuaren gehikuntza, aurreko aurrekontua % 22 handituta Gastu Orokor eta Mozkin Industrialaren kontzeptuan, 829.816,24 eurokoa da (zortziehun eta hogeita bederatzi mila zortziehun eta hamasei euro eta hogeita lau zentimo).

Aldaketaren arabera, obren Egikaritze Materialaren Aurrekontua 4.181.152,37 eurokoa da (lau milioi ehun eta laurogeita bat mila ehun eta berrogeita hamabi euro eta hogeita hamazazpi zentimo).

Aldaketaren arabera, obren Kontrata bidezko Egikaritze Aurrekontua, aurreko aurrekontua % 22 handituta Gastu Orokor eta Mozkin Industrialaren kontzeptuan, 5.101.005,89 eurokoa da (bost milioi ehun eta bat mila eta bost euro eta laurogeita bederatzi zentimo).

Obrak egiteko hamabost (15) hilabeteko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen baititu; halaber, maila formalean berrikusi dute proiektua eta berresten dute bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du garraio azpiegitura sareko obren proiektuak onartzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 2021eko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Eubako trenbide-pasagunea kentzeko zubibidea eraikitzeko 1. proiektu aldaketa (Bilbao-Donostia lineako 25+387 KP)» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, bost milioi ehun eta bat mila eta bost euro eta laurogeita bederatzi zentimokoa (5.101.005,89) da, eta obrak egiteko epea hamabost (15) hilabetekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena.– Eraikuntza proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion Eraikuntza proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden erasandako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 17an.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala