Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2023ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1143

31/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2023. urterako araugintza-plana onartzeko erabakia argitaratzeko dena.

Gobernu Kontseiluak, 2023ko otsailaren 14an egindako bilkuran, 2023. urterako araugintza-plana onartzeko erabakia onartu zuen, eta hari behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2023. urterako araugintza-plana onartzeko erabakiaren testua, zeina ebazpen honen eranskinean jasota baitago.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 21EKO 31/2023 EBAZPENARENA
ERABAKIA, 2023. URTERAKO ARAUGINTZA-PLANA ONARTZEKO DENA

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 8. artikuluak lehenengo apartatuan ezartzen duenez, Gobernuak urtero onartu behar du legegintza- eta erregelamendu-ekimenak biltzen dituen araugintza-plan bat, Gobernu Kontseiluak urte horretan onar ditzan –kasu honetan, 2023an–.

Gobernantza onaren esparruan, eta gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen printzipioak gauzatze aldera, artikulu horren beraren 2. apartatuak araugintza-plana Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzera behartzen du Jaurlaritza.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lehendakariak Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzen du, sailburu bakoitzari bere jardunean dagokion eskumen eta erantzukizunari kalterik egin gabe. Koordinazio-lan horretan, Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiak koordinatzen ditu urteko araugintza-planaren argitalpena eta jarraipena, Jaurlaritzako sailekin lankidetzan.

Eusko Jaurlaritzako 2023. urterako araugintza-plana osatzeko, sailek dagokien urteko araugintza-plana onartu eta Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusira igorri dute, eta horrekin osatu da, hain zuzen ere, 2023ko Urteko Araugintza Plana.

Hori guztia dela eta, Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18 l) artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariak proposatuta eta dagokion eztabaidaren ondoren, Gobernu Kontseiluak hau erabaki du:

Lehenengoa.– 2023. urteari dagokion Eusko Jaurlaritzaren Urteko Araugintza Plana onartzea, eranskinean ageri dena.

Bigarrena.– Aipatutako plana argitaratzea, legez eskatutako lekuetan ez ezik, gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren atarian –Irekia–, beharrezkoak diren informazioa eta parte-hartzea bermatzeko.

Hirugarrena.– Planean agertzen ez diren baina 2023an hasi behar diren xedapen orokorrei dagokienez, zirkunstantzia hori memorietan arrazoitu beharko da.

Laugarrena.– Jaurlaritzako sailek memoria bat egingo dute, azaltzeko dagokion urtean nola bete den araugintza-plangintza. Memoria hori Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusira igorriko da 2024ko lehenengo hiruhilekoan, 2023. urterako araugintza-planaren gauzatzeari buruzko memoria bateratua argitaratu dadin.


Azterketa dokumentala