Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1128

IRAGARKIA, 2023ko otsailaren 15ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko espedienteen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen zenbait ebazpen jakinaraztekoa: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, interesdunak jakitun egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapen aplikagarrietan.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie eskuragai dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 15a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala