Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1119

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 8/2023 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

8/2023 prozedura arrunta, zeinen bitartez PLEAko zuzendari nagusiaren 2022ko irailaren 21eko ebazpena errekurritu du izangai batek. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen eta udaltzaingo-zerbitzuen oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozesuaz arduratzen den epaimahai kalifikatzaileak 2022ko uztailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako erabakian oposizioko bosgarren probaren behin betiko emaitzak argitaratu ziren.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko otsailaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala