Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1117

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen da 2022. ekitaldian ekintza humanitarioko proiektuei emandako dirulaguntzen zerrenda, eta deialdiaren funtsak agortu direla jakinarazten da.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak (ekainaren 26ko EHAA, 120 zk.) ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen ditu.

2022ko apirilaren 11n, EHAAn argitaratu zen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko martxoaren 11ko Ebazpena, ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena 2022. ekitaldirako.

Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 17.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da dirulaguntzak emateko ebazpena; hala ere, banan-banan jakinaraziko zaie esleipenaren ebazpena onuradun diren erakundeei.

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erantsitako eranskinean jasotakoaren arabera, argitara ematea dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda, 2022. ekitaldirako ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duen Garapeneko Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko martxoaren 11ko deialdiaren Ebazpenarekin bat.

Bigarrena.– Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdi horretara bideratutako funtsak agortu direla jakinaraztea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 20a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala