Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1116

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Irsearaba, S. Coop. kooperatiba-sozietateari (aurretiaz Irsearaba, Instituto para la Inclusión Social elkartea) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaeraren aitorpenari eusten zaion.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.

Dekretu horren itzalpean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez, Irsearaba Gizarteratzeko Erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortu zitzaion.

Hala ere, Irsearaba, Instituto para la Inclusión Social elkartea, 2022ko abenduaren 30eko eskritura publikoaren bidez, Irsearaba, S. Coop kooperatiba-sozietate bihurtu zen; horretarako, eraldaketa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztearekin batera, 2022ko apirilaren 4ko Ebazpenaren aitorpenari eusteko eskatu zuen. Berori aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eraldatutako Irsearaba, S. Coop. kooperatiba-sozietateari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera mantentzea, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 90. artikuluan oinarrituta. Artikulu horrek zehazten du eraldaketak ez diola eragingo erakundearen nortasun juridikoari: «1.– Lege-aginduren batek espresuki debekatu ezean, sozietate zibilak, merkataritza-sozietateak, elkarteak, taldeak edo kooperatiba ez diren bestelako entitate motak lege honetan erregulatzen diren kooperatiba motetako batean transformatu ahal izango dira. 2.– Batzar orokorrak erabakiko du kooperatibatan transformatu daitekeen ala ez; bestela, sozietatearen borondatea adierazten duen sistema baliokide baten bidez erabakiko da, aplikatu beharreko legeriak ezarritako gehiengoarekin. Kooperatiba bihurtutakoaren nortasun juridikoak bere hartan jarraituko du, eta hala adieraziko da eskritura publikoan, non ezinbestez jasoko baitira kooperatiba bat sortzeko lege honetan aurreikusten diren aipamen guztiak.»

Bigarrena.– Irsearaba, S. Coop. kooperatiba-sozietateak lankidetza erakundearen aitorpena erabiltzen jarraituko ahalko du 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala