Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1113

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 22koa, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendariarena, zeinaren bidez berriro jendaurrean jartzen baita Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartu zuen irailaren 27ko 139/2016 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana aldatzeko izapideak hastea erabaki zen.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana aldatzeko dekretu-proiektua aldez aurretik onartzea erabaki zen.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketako zuzendariaren 2019ko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana aldatzeko dekretu-proiektua.

Kontuan hartuta herritarrek, hainbat elkartek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako udalek aurkeztutako alegazioek aldaketa garrantzitsuak dakarzkiotela Natura Ondarearen eta Klima Aldaketako zuzendariaren 2019ko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen dekretu-proiektuari, beharrezkotzat jotzen da jendaurrean jartzeko izapide berri bat egitea.

Azaldutako guztiagatik, eta honako hauek kontuan hartuta: Urdaibaiko Biosfera Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 15.1 artikulua; Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. eta 9. artikuluak; Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzen duen irailaren 27ko 139/2016 Dekretuaren 1.2.2 eta 1.2.3 artikuluak; eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 7.m) artikuluak zuzendari-kargua duten pertsonei ematen dien eskuduntzari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzen duen irailaren 27ko 139/2016 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua hilabete batez jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzen duen irailaren 27ko 139/2016 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hasiera/ eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-azpiegitura-saila/).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 22a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala