Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1111

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, txanda-kontraturako 2022ko ekitaldiko deialdiaren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, txanda-kontraturako 2022ko ekitaldiko deialdiaren laguntzen 2022ko deialdiak 8.6 artikuluan ezartzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez zerrenda bat argitaratuko da EHAAn, non adieraziko baita zein diren deialdi honen babesean emandako laguntzen enpresa onuradunak eta zenbat jasoko duten.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2022ko ekitaldian txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren enpresen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 13ko bileran (2021eko abenduaren 31ko EHAA, 262. zenbakia). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, enpresa onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten dira (ebazpen honen eranskina).

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa jaso dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala