Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OÑATIKO UDALA
1109

IRAGARKIA, 2023ko otsailaren 23koa, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulutik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokor eta espezifikoei buruzkoa.

2022ko abenduaren 30eko «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean», 247. zenbakian, eta Oñatiko Udalaren webgunean, osorik argitaratu dira Oñatiko Udalaren aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza berezian hutsik dauden hainbat lanpostu betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean» eta/edo Udalaren web orrian argitaratuko dira, oinarrietan aurreikusitako moduan.

Oñati, 2023ko otsailaren 23a.

Alkatea,

Izaro Elorza Arregui.


Azterketa dokumentala