Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2023ko martxoaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1104

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita José Ramón Barceló Galíndez jaunak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 4ko ebazpenak (2022ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Medikuntza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du José Ramón Barceló Galíndez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (lotutako lanpostua). NAN zk.: ***4517** Kodea: AGVP6L1-D0084-2. Jakintza arloa: Medikuntza. Medikuntza Espezialitatea: Onkologia. Saila: Medikuntza. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Basurtuko Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: partziala. Eman Beharreko gaiak: «Patologia Orokorra».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko otsailaren 23a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala