Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2023ko otsailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1088

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 15ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita instalazio honek eragiten dien zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko: Lacorzanilla poligonoa eta Ribaguda arteko «4653 L02 Nanclares» izeneko airetiko eta lurpeko 13,2 kV-ko linea elektrikoa, Armiñón eta Berantevilla udalerrietan (Araba).

Esp.: 01-AT-Y-2019-00073

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2020ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez, aldez aurreko eta eraikitzeko administrazio-baimena eman zen, eta goian aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa zela deklaratu zen.

Bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin, onura publikokotzat deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko beharra, bai eta presaz okupatzeko beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariak erabaki du ebazpen honen eranskinean agertzen diren eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Armiñon eta Berantevillako udaletxeetara dei egitea, eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, bat etorriz, hain justu ere, aipatutako 52. artikuluan ezarritako prozedurarekin.

Hala interesdun guztiak nola ukitutako ondasunen gaineko ezein eratako eskubide edo interesen titularrek agertu beharko dute bileran, pertsonalki ala edo behar bezala baimendutako norbaitek ordezkatuta, eta euren titulartasuna egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskriturak, Jabegoaren Erregistroko informazio-oharrak edo bestelakoak), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Eta, halakorik balego,finkaren maizterrak edo, nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak 2023ko apirilaren 18an egingo dira, 9:00etatik aurrera Berantevillako Udalean, eta 12:00etatik aurrera Armiñongo Udalean. Zitazio-zedula bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio titular bakoitzari tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Desjabetze-espedientean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak onuradun izaera hartuko du.

Halaber, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 15a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala