Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2023ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1061

AGINDUA, 2023ko otsailaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena. Agindu honek, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.5 artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozeduran xedatutakoarekin bat etorriz, baimendu egiten du Gorlizko hiri antolamendurako plan orokorrean babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, etxebizitzen transferentziak eginez.

Aztertu egin da Gorlizko Udalak egindako baimen-eskaera, zeinak konpentsatu nahi duen udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza-eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan txertatutakoarekin osatu egin da.

GERTAKARIAK

Gorlizko Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2023ko urtarrilaren 25ean. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.5 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren hainbat eremuren artean.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Gorlizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2023ko urtarrilaren 19an egindako 1/2023ko osoko bilkuran, behin betiko onarpena jaso aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen ari den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.5 artikuluak, eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 11.1 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru-estandarraren konpentsazioa proposatzen du udalerri osoan.

3.– Organo horretara atxikitako zerbitzu teknikoek Udalak aurkeztu duen eskaria aztertu dute. Bizitegirako hiri-lurzoruan gutxieneko zenbatekoa 6.510 m2sab artekoa da, babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzentzat 2/2006 Legeak ezartzen duenez. Horietatik, babes sozialeko etxebizitzentzat gutxienekoa 3.255 m2sab da; eta gainerakoa, 6.510 m2sab artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, 3.336 m2sab dira babes sozialeko etxebizitzentzat eta 3.302 m2sab, etxebizitza tasatuentzat.

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Autonomia Erkidegokoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.5 artikuluan eta aipatutako Gorlizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako etxebizitza-transferentzia.

Agindu honen eranskinean jasotzen dira Gorliz udalerriko eremu bakoitzean babes sozialeko etxebizitzentzat eta etxebizitza tasatuentzat dauden erreserbak.

Bigarrena.– Baimen hori honako baldintzapean ematea: Gorlizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuan, espedientea bete izanaren justifikazioa txertatzea 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango baldin eta behin betiko onarpena eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragin dezaketen beste baldintza batzuekin ematen bada, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez.

Laugarrena.– Gorlizko Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa berariaz bukatu edo horren ustezko ezespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 7a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala