Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1048

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 378/2022 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

378/2022 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko urriaren 10eko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan 2022-2023 ikasturtean Matematika espezialitatean ordezkapenak egiteko izangaien zerrendei buruz demandatzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretako interesdunak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Matematikak 0224 zerrendetakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 2a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala