
39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1047
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Sekzioan bideratutako 898/2022 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.
898/2022 prozedura arrunta, Hezkuntza Sailaren 2022ko uztailaren 11ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen haren bidez, argitara eman ziren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez argitaratutako –2020ko otsailaren 23ko EHAA– oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak, bai eta deitutako prozeduretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zuten izangaien behin betiko zerrendak ere).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoaren, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko kidego horietako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurako zerrendan (espezialitatea: Hezkuntza Orientabidea) dauden pertsonak epatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioan ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta arestian aipatu prozeduran parte moduan pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 2a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
RSS