Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1046

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 312/2022 Prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

312/2022 Prozedura laburtua, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko apirilaren 5eko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 2022-2023 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartu eta argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa bertarako daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 26a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA

Eskaria baiesteak zerrenda hauetako hautagaiei eragin diezaieke:

– Gipuzkoako 1543: Elikagaiak elaboratzeko eragiketak eta ekipoak.

– Gipuzkoako 1552: Sukaldaritza eta pastelgintza.

– Gipuzkoako 1553: Jatetxe-arloko zerbitzuak.

– Gipuzkoako 1566: Prozedurak eta Diagnostiko Klinikoa eta Ortoprotesikoa.

– Gipuzkoako 1567: Osasun- eta asistentzia-prozesuak.

– Gipuzkoako 1568: Gizartearentzako Zerbitzuak.


Azterketa dokumentala