Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1044

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak ematen baitira Alzheimerraren inguruko ikerketa-proiektuentzat.

2022ko urriaren 4ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak Alzheimerraren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia onetsi zuen (2022ko urriaren 20ko EHAA, 201. zk.).

Ebazpen horren 11. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, balorazio-batzordeak proposatutakoen arabera.

Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta balorazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskineko eskakizunak atzera botatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, bat etorriz oinarri arautzaileen 11.4 artikuluarekin, errekurtsoa aurkeztu ahalko dute entitate eskatzaile interesdunek.

Barakaldo, 2023ko otsailaren 15a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala