Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1043

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 14koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2022ko irailaren 1ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Agindua, unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten diena, Lanbide Heziketa bakarrik ematen duten ikastetxeei izan ezik, 2022-2023 ikasturtean Berrikuntza Proiektuak egin ditzaten ikastetxean (Berrikuntza Ikastetxean).

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 16.5 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek jakin dezaten, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, dei egiten zaie unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa bakarrik ematen duten ikastetxeei izan ezik, 2022-2023 ikasturtean Berrikuntza Proiektuak egin ditzaten ikastetxean (Berrikuntza Ikastetxean) (2022ko irailaren 1eko EHAA, 168. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 14a.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,

AMAIA AGIRRE PINEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala