Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1042

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 14koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2022ko irailaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Agindua, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zuena, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2022-2023 ikasturtean.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak deialdiaren behin betiko ebazpena eman duenez, egokia da ebatzitako laguntzen informazioa argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan, aipatutako aginduaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2022-2023 ikasturtean. Dirulaguntzen onuradunak ebazpen honi atxikitako eranskinean zerrendatuta daude.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 14a.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,

AMAIA AGIRRE PINEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala