
39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1041
EBAZPENA, 2023ko otsailaren 14koa, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2022ko martxoaren 30eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2022ko apirilaren 25ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Agindua, unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2022-2023 ikasturtean, hizkuntza-proiektuaren berrikuntza-proiektuei lotuta.
Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 14.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza sailburuaren 2022ko apirilaren 25ean Aginduaren bidez deitutako laguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuen federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2022-2023 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta (2022ko apirilaren 25eko EHAA, 79. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 14a.
Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,
AMAIA AGIRRE PINEDO.
RSS