Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GORLIZKO UDALA
1040

IRAGARKIA, administrarien plaza bat karrerako langile funtzionarioen arteko barne-mugikortasunaren bidez lehiaketan betetzeko prozesurako deialdiari eta oinarri arautzaileei buruzkoa.

2023ko otsailaren 13ko 30. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, administrari-plaza bat (1) lehiaketa bidez eta karrerako funtzionarioen arteko barne-mugikortasunaren bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarri guztiak argitaratu dira.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honi buruzko iragarkiak, oinarrien arabera hala behar bada, oinarrietan bertan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Gorliz, 2023ko otsailaren 15a.

Alkatea,

NAGORE UTXUPI LARRAZABAL.


Azterketa dokumentala