
39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1039
4/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan Erditzeen Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia.
AURREKARIAK
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 15eko 186/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erditzeen Erizaintzako Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko (2022ko maiatzaren 5eko EHAA 86. zk.). Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da aurkeztu parte hartzeko baldintzak betetzen dituen hautagairik.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erditzeeen Erizaintzako Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2023ko urtarrilaren 24a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.
RSS