
39. zk., 2023ko otsailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1037
EBAZPENA, 2023ko otsailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako enplegua finkatzeko salbuespenezko hainbat prozesutan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituzten 2023ko otsailaren 9ko Ebazpen guztietan (2023ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpenetan, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako enplegua finkatzeko salbuespenezko hainbat prozesutan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen baitira (2023ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian –38. zk.– argitaratuak). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Zuzentzen diren ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuei buruzkoak dira, honako kategoria hauei dagozkienak:
– Kontserbatzailea.
– Laborategiko laguntzailea
– Kaizainburua.
– Kaizaina.
– Mekanikaria
– Mekanikari gainbegiralea.
– Medikua (dopinaren aurkako euskal agentzia).
– Praktiketako monitorea.
– Peritu judiziala.
– EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna.
– Mantentze-lanetako arduraduna.
– Histopatologiako teknikaria.
– Laborategiko teknikaria.
– Laborategiko teknikari fakultatiboa.
– Mantentze-lanetako teknikaria.
– Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea.
– Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea.
– Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea.
– Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa.
– Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa.
– Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea.
4. artikuluan,
Hau dio:
«4. artikulua.– Ezartzea 2023ko irailaren 14an hasiko dela merezimenduak alegatzeko prozesua, eta 2023ko irailaren 27an amaituko dela.»
Baina hau esan behar du:
«4. artikulua.– Ezartzea 2023ko martxoaren 9an hasiko dela merezimenduak alegatzeko prozesua, eta 2023ko martxoaren 22an amaituko dela.»
Agindua ematen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren otsailaren 21eko Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.
RSS